XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez gaitue
gizarte hontarako hasi eta hezi
besatu baizik.
Arrosa kolorez jantzi gaitue
arrastaka horma guztiak igurtzirik
zazpi koloreen berri jakin dugu.

Emakumeak
herriko desherriatuak
garenok gara!

Fantasia hilobiratu baino lehen
behar dugu,
behar, fantasia
gure hamaika mila koloretako
sufrimenduen fantasia.

Gure ohiturak zikintzen
ideiak iguingarri bihurtzen
amodioak ere arrosaz jantzi dizkigute.

Garenok gara
herriko desherriatuak
kolore guztien maitaleak.